Lehen blokea:

Miren Olaetxea Indaburu
Nafarkoopen sorkuntzatik nago bertan parte hartzen, eta urte batzuk lehenagotik Goienerren bolondres bezala. Energiaren mundua gustuko dut, eta autogestio bateruntz joatea dela etorkizuna uste dut. Haruntz joateko ahal duten heinean lan egiten dut, bai Nafarkoopen bidez edo nere komunitatean, guttinaka baina gelditu gabe.

Maria Arretxe Agirre
Goienerren eta tokiko entitate eta enpresen arteko zubilanetan aritua, kooperatibako hastapenetik bolondres bezela eta langile gisa duela urte batzuk. Eraginkortasun energetikoan teknikaria. Goiener taldeak trantsizio ekologikoan duen paperaz gain, eraldaketa sozialerako eragile ere izan behar duenaren sinestun.

Ines Castiella Imaz
2017 urtetik naiz Goienerreko bazkide; Nafarkoop proiektua nola sortu den ezagutu izan dut eta baita parte hartu dutenen ilusioa elkarbanatu. Nafar eta euskaldun izanda, proiektua oso interesgarria iruditzen zait eta bertako parte aktibo izan nahiko nuke; horregatik aurkezten dut nire burua Kontseilu Errektoreko kide izateko.

Alazne Arruti Bengoetxea
Energia Berriztagarrien Ingeniaria naiz eta hasieran boluntario gisa hasi banintzen ere, dagoeneko 4 urte daramatzat Nafarkoopen bulego teknikoan lanean. Mugikortasun taldean eta Euskara Batzordean parte hartzen dut eta egun, Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitateko bazkide eratzaile eta idazkaria ere banaiz.

Larraitz Veintemillas Barreda
Goienerreko langilea naiz duela ia 3 urte eta administrazio taldean lan egiten dut.


Bigarren blokea:

Mikel Libano Bravo
Bilbo. 49 urte ditut, eta Goiener proiektua martxan jarri zen lehen urteetatik bertan ari naiz boluntario eta bazkide kontsumitzaile gisa. Pilotaje taldeko kide ere banaiz, eta 2018az geroztik bazkide langilea naiz arreta eta kontratuak kudeatzeko taldean. Proiektuaren heldutasun fase honetan, garrantzitsua iruditzen zait aurrerapausoa ematea sorkuntzaren alorrean, eta Nafarkoopeko Kontseilu Errektorera aurkezten naiz helburu horrekin.

Miguel Yarza Herrero
Goienerreko bolondresa 2013tik eta langilea 2014tik informatika taldean.

Alfonso García Márquez
Ongi egin dezakedala uste dut.

Fernando Olalde Arbide
Donostiarra, ekonomilaria, jubilatua dagoeneko. Goienerren hastapenetatik bolondres gisa lanean, zeregin aunitzetan. Hamaika urteko ilusioak, itxaropenak eta giro ona.

Eduardo Urturi Martínez
Goiener Taldeko bolondresa, industria ingenieria eta jubilatua. Gaur egun Ekhilurren eta Butroi Biziriken ari naiz lanean bolondres gisa. Nere burua aurkezten dut Kontseilu Errektoreko kide izateko.

Mikel Intxausti Sarriegi
Urte batzuk daramatzat boluntario gisa nire energia apala eskaintzen, egiten dugunarekin pozik eta etorkizun hobea lortzeko ilusioz, bat nator gure sorkuntza-jarduera indartzeko beharrarekin eta zuzenean parte hartu nahi nuke; horregatik aurkezten dut Kontseilurako nire hautagaitza.

Asier Arsuaga Ugalde
Mailopeko bizilaguna. Araitzen gipuzkoanoa, Tolosan naparra. Arte Ederretan lizentziatua, urteetan administrazio publikoan lanean eta azkenengoetan Goienerreko komunikazio, informatika, itzulpen taldeetan eta hizkuntza batzordean ibilbidea egindakoa, hasieran bolondres gero langile. Nafarkoopeko Kontseilu Errektorean aritu naiz. Azken urtean udalgintzan eta Ostots Araizko EBK aurrera atera nahian. Gaztelaniaz badakit.