4 instalazio fotovoltaiko berri, apirilean martxan jarriak
Azken hilabetean, Sorkuntza Taldeak zuzendutako autokontsumo partekatuko beste 4 instalazio fotovoltaiko berri jarri dira martxan Nafarroako eta Gipuzkoako bina udalerritan; guztira, 181 kWp-ko potentzia instalatuarekin. Energia-komunitateak eta berriztagarrien autokontsumora aldaketa hain premiazkoak diren garaiotan, bada esperantzarako argirik: azken hilabete honetan, 4 euskal udalerrik aurrerapauso sendoa eman baitute kontsumitu beharreko energia sortzeko eta herritarren artean banatzeko…