Sorkuntza-urtebete
|

Sorkuntza proiektuak urtea bete du

Sorkuntza-urtebete

Gaur urte bat bete da Sorkuntza proiektua abian jarri genuenetik.

Fagollaga, S.L. zentral hidroeletrikoaren

erosketarekin eta

I-Enerren proiektu fotovoltaikoen finantzaziorako

emandako laguntzarekin hasiera eman genion Sorkuntza proiektuari. Denbora epe motz batean 300.000 euro lortu genituen eta dena zuen ekarpenei esker izan zen. Zorionak denoi! Honen ostean beste ekarpen leiho bat zabaldu genuen,

Oñatiko Ur Jauziak S.A.

udal erakundearen %10eko parte-hartzea erosteko hain zuzen ere. Momentu horretan ere, behar ziren 500.000 euroak lortzen lagundu zeniguten. Urte osoan zehar instalakuntzak aztertzen ibili gara berriztagarriei bultzada berri bat emateko.

Proiektu politak ditugu esku artean

, beraz adi egon, laster jakinen duzue eta zeintzuk izango diren proiektu berri hauek!

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude