|

Nafarkoopeko 2021eko Batzar Orokorreko gai-zerrendako puntu guztiak onartuak

Joan den asteartea,

maiatzak 4, 2021eko Nafarkoopeko Batzar Orokorra egin genuen

. Egungo egoera kontuan izanda telematikoki egiteko aukera besterik ez zitzaigun geratu, berriro ere. Miren Olaetxea lehendakariaren hitzek eman zion hasera Batzarrari, puntualtasun osoz arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, Olatz Azurzak batzarrak izango zituen xehetasun guztiak azaldu zituen: gai zerrenda, zer bozkatuko zen, nola bidal zitezkeen galderak atal bakoitzaren amaieran erantzun zitezen, arazo teknikoak nola konpondu… Hori guztia azaldu ondoren, Sorkuntza Taldeko kideek 2020ko memoria eta 2021ean Nafarkoopen aurrera eramango diren proiektuak aurkeztu zituzten. Xabier Loyarte, taldearen ibilbide eta aurrera begira egin nahi direnen laburpen baten ondoren, proiektu hidroelektrikoei buruz aritu zen; Maite Alonsok Hidro-Ttipi proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen; Alazne Arruti eta Koldo Garcia Argi-Hezten, ekarpenen 3. leihoa eta etorriko den 4. leihoetaz; jarraipena Agurtzane Allurrek eman zien Autokontsumo zerbitzua Arreta Taldetik nola kudeatzen duten azalduz eta Ainhoa Lanzek Sorkuntza Taldearen egitura berria azaldu zuen, boluntarioek ematen duten laguntza azpimarratuz. Azkenik kontuak azaldu ziren Administrazio Taldeko Leire Catalan eta Goizeder Ariztimuñok prestatuko bideo atsegin baten bidez. Aurkezpenen txanden bi tarteen amaieran, bazkideek posta elektronikoaz aldez aurretik helarazi zituzten galderak erantzun ziren, eta

ondorengo puntu hauek bozkatu zituzten:
  • Lehen zatian:
    • 2020 kudeaketa planaren onespena
    • 2021eko kudeaketa-plana eta 2021erako aurrekontua onartzea
    • Proiektu berriak garatzeko 2M€-ko inbertsio-politika onartzea
  • Eta bigarren zatian:
    • 2020eko ekitaldi ekonomikoko urteko kontuak onestea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena
    • 2020eko borondatezko ekarpenetarako %2ko interesa berrestea
    • 2021ean borondatezko ekarpenetarako %2ko interesa onartzea

Bozketan parte hartu zutenek

puntu guztiak onartu zituzten

. Demokratian bozka emateko sisteman izena eman zutenek

bozketen emaitzak

eta bozkak egiaztatu ditzakete ondorengo

estekan

saioa hasita. Nafarkoopen oso pozik gaude gure bazkideek emandako erantzunarekin eta Batzarrak izan zuen parte-hartzearekin. Espero dugu hau izatea soilik telematikoki egiten dugun azken batzarra eta hurrengoa presentzialki ere egin ahal izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude