Nafarkoopeko Batzar Orokorrean eguneko gai-zerrendako puntu guztiak onartuak
Joan den larunbatean, ekainak 6, Nafarkoopeko Batzar Nagusia izan zen. Aurtengo egoera dela eta, Batzarra online egin zen eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen. Miren Olaetxea lehendakariaren hitzaldiak eman zion hasera Batzarrari, puntualtasun osoz goizeko 10:00etan. Ondoren, Olatz Azurzak –goiz osoan zehar moderatzaile eta gidari lan bikaina egin zuenak– batzarrak izango zituen xehetasun guztiak…